XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); bataiagabeen haurtegia eta garbitegia datoz ondoren (V), anaia linbokoaren oharkizunak ere entzun daitezkeelarik, Dantek haiei buruz oker esanak Nikolari nola zuzendu behar dituen adieraziaz; eta azkenik, piztuera eta zerua, (XI-XII), Nikolaren zeru-amets jostalariaren bitartez irudikatua gehienbat, euskaldun saindu eta dohatsu dantzariekin batean, beste askoren artean Iztueta zaldibiarra eta Perrando amezketarra ere tartean direla.

Hemen ere agertzen da Dante, baina ez poeta eta jakintsu bizia, , baizik hil-ondokoa, hark besterekin egin zuena egiten baitu Nikolaren ametsak ere berarekin: Purgatorio-an ikusten du, , baina handik Paradiso-ra jauzi egiten duen egunean, .

Biziro estimatzen zuen, izan ere, Orixek Dante: , galdegiten du Nikolak IV atalean.

Esaten ere du A. Baztarrikak, Orixe (Omenaldi), 173 or., Argi-Erri poema aipatzen duen Zaitegiren hitz batzuetan oin harturik (12) Honako hauetan: (Euzko Gogoa), pentsatzekoa dela haren Commedia-ren antzeko egiteko asmotan zela Orixe (13) Metafisika ere euskal neurtitzetan dantzarazteko gogoa agertu zuen inoiz: (Yakin 10 (1959), 71 or.).

Baina, zer da Argi Erri? Liburu honetako II atalean aurkezten duen , zeinarekin behar baitzuen gaindu ordura arteko lanik bikainena, Euskaldunak poema.

Baina lan hori neurtitzetan ondu behar duenik ez du, dakidala, inon esaten; esaten duena da zein gaik osatzen duten, eta, harrigarriro, gai horiek gero solasaldietan barrena tratatuko diren ber-berak dira, hots, kristau herri lurtarra eta ez-lurtarra, -ren bertutez.

Gogoan edukitzea komeni da bestalde, VI atalaren titulu bezala Argi-Erri datorrela Euzko Gogoa aldizkarian dagokion alearen aurkibidean.

Beraz, uste izateko da Argi Erri hori, gehienez ere, solas hauek osatzen duten liburuaren beste izen bat baizik ez dela.

Liburu handi bikainen hori idazteko asmotan dela, holako eta halako gai tratatu behar dituela esanez eta adieraziz diharduela.